ZERBITZUAK
Musikaz gozatuz musika ikasten
Zure maila eta helburuetara egokitutako saioak. Klase pertsonalizatuak eta talde saio dinamikoak, zure maila eta helburuetara egokituta. Teknikatik sormenera eta praktika errealetara arteko ibilbideak eskaintzen ditugu, zure konfidantza eta adierazpen artistikoa garatzeko.
INSTRUMENTUAK
Teknikatik sormenera, sormenez teknikara
Gitarra, pianoa zein ukelelea jotzen ikasi dezakezu gurean. Oinarrizko teknikatik hasi eta behar duzun horretarantz sakontzen lagunduko dizugu. Sormenetik instrumentua ezagutu, teknika hartu eta gogoko duzun musika sortzen gozatuko dugu.
Jarri harremanetanGITARRA
Gitarra (akustikoa eta elektrikoa)
Teknika, interpretazioa eta estilo aniztasuna lantzen ditugu gitarran: instrumentuaren ezagutza oinarrizkoenetik hasi, blues eta rock erritmo sakonagoetatik pasa, eta jazzean inprobisatzeko oinarrietaraino. Saioak zure helburuetara egokitzen ditugu —abestiak prestatu, taldeetan parte hartu edo bakarka garatu—, betiere praktikaren eta sormenaren arteko orekari eutsiz.
PIANOA
Pianoa / Teklatua
Pianoak musika hizkuntza argi ulertzen laguntzen du. Harmonia eta melodia uztartuz musikaren ikuspegi oso bat ikustarazten digu. Teknikatik interpretaziora pasatzen gara pixkanaka. Hasierako oinarrietatik, eskalak eta akordeak praktikatzetik, edo abesti zehatzak prestatzetik, harmonia modernoaren kontzeptuak aplikatzeraino. Musika hizkuntza ez dakidenarentzako musika ulertzeko eta elkar ulertzeko gure hizkuntza alternatiboak sortzen saiatzen gara.
UKELELEA
Ukelelea
Ukelelea tresna zoragarria da hasiberrientzat eta kantuak azkar jotzen ikasteko. Fokua teknikaren oinarrian (akordeak, erritmoak, tonu aldaketak...) eta berehala aplikatzeko gaietan jartzen da. Talde giroan edo bakarka, ukeleleak dibertsiorako ate ireki bat eskaintzen dio ikasle bakoitzari.
MUSIKA
Musika hizkuntza eta harmonia
Ezagutu ezazu musika hizkuntza modu praktiko eta argian. Harmonian sakondu nahi duenak ere aukera paregabea du gurean, praktikatik teoria ulertzeko moduan.
NORI ZUZENDUA
Gaztetxo zein helduentzako
6 urtetik aurrera instrumentua jotzen ikasi nahi duen hasiberrientzako edo eta sakontzeko nahia duenarentzako. Zure abiapuntua ezagutu ondoren, zuri egokitutako proposamen egokiena egiten saiatzen gara.
Harremanetan jarri
MODUAK
Banakako klaseak:
Arreta pertsonalizatuarekin helburu konkretuak lantzeko aproposa.
Talde klaseak:
Instrumentu berdinean elkarrekin bidea egitea ere aberasgarria da. Elkar jotzen, beste batzuen aurrean jaotzen eta aniztasunetik ikasteko aukera paregabea.
Konbo saiok:
Instrumentu desberdinen arteko taldeak (perkusioa, baxua, gitarra, pianoa, melodika, ahotsa...). Bakoitzak klaseetan bakarka ikasten duen hori beste ikasle eta instrumentu batzuekin partekatzeko momentu ederra.
